viernes, 18 de mayo de 2012

ESKUPILOTA TOPAKETA

2012ko maiatzaren 11an, ostirala, Galdakaoko hiru eskola eskupilotako topaketa bat antoloatu zuten Gsaldakaoko hiru pilotalekuetan.
Gandasegi eta Urretako 6. mailako umeak eta Eguzkibegiko 5. mailakoak elkartu ziren Gurutzeko Plazako frontoian eta Elexaldeko bi frontoietan eskupilota ekitaldi batean.
Eskola bakoitzean, 6 talde egin zituzten lau edo hiru ikasle eta talde horiek zatitu zituzten pertsona bakoitzari eranskailu bat jarriz ( gorria edo berdea).
Sei txoko zeuden frontoi bakoitzean eta txilibitua jotzen zutenean talde bakoitzeko eranskailu gorria zituztenak ezkerrera joan behar ziren eta berdeak zituztenak eskumara taldeak nahasteko.

Ordu batetan Ardanzara joan ziren jatera Gurutzeko plazan zeuden umeak eta Elexalden zeuden umeak landa batera joan ziren..
Jan ondoren, Elexalden zeuden umeak Gurutzeko plazako frontoira joan ziren, han Gurutzeko plazako frontoian zeuden umeak beraiei itxaroten zeuden. Gurutzeko frontoian, apustuen partiduak ikusi zituzten ,baina, bi partiduen emaitza asmatu behar zutenez, ez zuen inor irabazi.
Amaitu ondoren, Gandasegiko umeak jolasten geratu ziren, Gandasegiko beheko eskolan eta 15:30tan etxera joan ziren. Eta Urreta eta Eguzkibegiko umeak, beren eskoletara bueltatu ziren.
Oso ondo pasatu genuen gure lagunekin eta lagun asko egin genituen.






                                                                                  Ainhoa M., Aizpea, Aitana, Olatz, Xabier eta David.

No hay comentarios:

Publicar un comentario