viernes, 18 de mayo de 2012

ESKUPILOTA TOPAKETA

2012ko maiatzaren 11an, ostirala, Galdakaoko hiru eskola eskupilotako topaketa bat antoloatu zuten Gsaldakaoko hiru pilotalekuetan.
Gandasegi eta Urretako 6. mailako umeak eta Eguzkibegiko 5. mailakoak elkartu ziren Gurutzeko Plazako frontoian eta Elexaldeko bi frontoietan eskupilota ekitaldi batean.
Eskola bakoitzean, 6 talde egin zituzten lau edo hiru ikasle eta talde horiek zatitu zituzten pertsona bakoitzari eranskailu bat jarriz ( gorria edo berdea).
Sei txoko zeuden frontoi bakoitzean eta txilibitua jotzen zutenean talde bakoitzeko eranskailu gorria zituztenak ezkerrera joan behar ziren eta berdeak zituztenak eskumara taldeak nahasteko.

Ordu batetan Ardanzara joan ziren jatera Gurutzeko plazan zeuden umeak eta Elexalden zeuden umeak landa batera joan ziren..
Jan ondoren, Elexalden zeuden umeak Gurutzeko plazako frontoira joan ziren, han Gurutzeko plazako frontoian zeuden umeak beraiei itxaroten zeuden. Gurutzeko frontoian, apustuen partiduak ikusi zituzten ,baina, bi partiduen emaitza asmatu behar zutenez, ez zuen inor irabazi.
Amaitu ondoren, Gandasegiko umeak jolasten geratu ziren, Gandasegiko beheko eskolan eta 15:30tan etxera joan ziren. Eta Urreta eta Eguzkibegiko umeak, beren eskoletara bueltatu ziren.
Oso ondo pasatu genuen gure lagunekin eta lagun asko egin genituen.






                                                                                  Ainhoa M., Aizpea, Aitana, Olatz, Xabier eta David.

miércoles, 16 de mayo de 2012

Futbol partidua

Maiatzaren 10an.6.mailako ikasleek futbol partidu bat jolastu dute irakasleen aurka.Zati bakoitza 20 minutukoak izan ziren.Beheko irakasleak ere etorri dira jolastera.Oso ondo pasatu dute baina azkenean irakasleak irabazi zuten 9-6.
6.mailako, eta 5. mailako ikasleek pankarta itzelak egin dituzte 6. mailakoen alde baina beste aldetik lehenengo mailako ikasleek irakasleei animatzen egon dira.Partidua amaitu ondoren bi taldeak bata besteari eskuak eman eta pozik  joan dira bakoitza bere aldetik.






                                                                                          Uxue,Ainhoa,Alberto,Ainara,Alain eta Jon Ander.

lunes, 14 de mayo de 2012

ROBIN AND HOOD

Maiatzak 9an, Torrezabal Kultur Etxean Gandasegiko 6. , 5. eta 4. mailako ikasleek "Robin and Hood" antzerkia ikustera joan ziren.
Ikasleek antzezleekin antzerkian parte hartu, dantzatu, abestu... zuten.

 Robin Hood izeneko gizon bat da eta aberatzei dirua  kendu eta behartsuei ematen zien. Horregatik, John printzeak Robin Hood atzilotu nahi zuen, baina Robin Hoodek beti ihes egitea lortzen zuen.

Oso ondo pasatu genuen eta amaitu ondoren ume guztiak antzezleei Athletiko kanta abestuz agurtu zituzten.
                                                                                                                             

                               

Irene, Lucia, Irati, Iker, Iñigo, Unai eta Naiara.


viernes, 11 de mayo de 2012

ZIRKU TAILERRA

2012ko Maiatzaren 9an, 5. eta 6. mailako ikasleentzako zirku tailerra etorri zen. Gauza dibertigarri asko egin zituzten han ikasleeak esan zigutenez oso ondo pasatu zuten egindako jokuekin: malabarismoak, pilota gainean       oreka mantentzea, korda baten gainean ibiltzea...


                                                                                                         
                                               Xabier, David, Aitana, Aizpea eta Ainhoa M

martes, 8 de mayo de 2012

AITOR RUBIOREN EKITALDIA.

Maiatzaren 8an Aitor Rubio, Gandasegira etorri da 6. eta 5. mailakoei kantaldi bat eskaintzera Josu Telleriarekin (bertso maisuarekin) batera.
Oso ondo pasatu dute hainbat abesti abesten, giro onarekin egon dira guztiak dantzatzen eta abesten, adibidez: Lau teilatu, Ilargia, Euskal Herrian Euskaraz, Isil isilik dago... eta hainbat gehiago.

Uxue, Ainhoa, Jon Alain, Ainara, Jon Ander eta Alberto. 

viernes, 20 de abril de 2012

BOOKCROSSING GANDASEGIRA HELDU DA

2O12. ko apirilak 20, ostirala, Bilboko BIO bulegotik Bego andereñoa  Gandasegi eskolako 6. mailara etorri da. Begok ikasleei azaldu die nola egiten den Bookcrossing, hau da, liburuen azkapena, Open Office diapositiba batzuen bidez ikusi dugu nolakoa den honen prozezua. Baita ere erakutsi digu nola "El Principito" non askatu zuten eta orain nondik dabilen.
Gandasegiko mendeurrena dela eta, 6. mailakoek Galdakao osotik ( bankuetan,geltokietan...) 23an astelehena, ehun liburu askatzera joango dira.
Aurkitzen baduzue libururen  bat irakur ezazue eta gero berriz askatu, baina askatu baino lehen Bookcrossing web orrialdean  liburuaren kodea sartu eta idatzi non aurkitu duzu eta non askatuko duzun.

viernes, 23 de marzo de 2012

ESPAINIAKO JUNIOR IGERIKETA SINKRONIZATUKO TXAPELKETA GALDAKAON!

Martxoaren 23, 24 eta 25 egunetan, Galdakaon ospatuko da Junior mailako igeriketa sinkronizatuko Espainiako txapelketa.
Hauek izango dira txapelketaren ordutegiak:
 
Martxoaren 23a Ostirala:

  • 18:15etatik 20:15etara: Soilik libreko kanporaketa.

Martxoaren 24a Larunbata:

  • 11:00etatik 13:00etara: Formen konpetizioa.
  • 13:30etatik 14:00etara: Finaleko taldeen zozketa, konbinatua, bikoteka eta bakarka.
Martxoak 25a Igandea:
  • 10:00etatik 11:10etara: Bakarkako libreko finala.
  • 12:00etatik 13:00etara: Taldeen libreko finala.
  • 13:15etatik 13:45etara: Garaikurren emanaldia.



Irene De La Fuente eta Xabier Uriarte.

miércoles, 8 de febrero de 2012

ELURTE IZUGARRIA GANDASEGI ESKOLAN

ELURRA GALDAKAON

Gandasegi eskolan umeak elurrarekin egon dira poz- pozik.

Gaur Otsailak 8, Galdakaon hotz handia eta elurra mara-mara egin duenez, oso paisai polita dago, zorua, mendiak eta teilatuak txuri-txuri gelditu dira.

Nola ez, Gandasegiko umeak arropa lodiarekin joan dira gaur eskolara eta jolasaldian elurrarekin jolasean ibili dira txirrina jo arte, ia-ia elur guztia desagertu egin da, bolak eginez. Baina elurra egiten jarraitzen duenez, berriro elurrarekin disfrutatuako ahal izango dute bola gehiago eginez eta elur gainean irristatzen.
                                                                                            
                                                                                                    6.A gelako ikasleak